Hasiera
Erizaintzako Lanbide Elkargoen Leihatila Bakarraren eginkizuna: sarbide-puntu telematiko bat da, Elkargoaren Erakundea elkargokideei eta herritarrei hurbiltzeko. Eskabideak, dokumentuak eta komunikazioak elektronikoki aurkezteko aukera eskaintzen du, modu horretan, kostuak eta denbora aurrezten direlako espedienteak izapidetzean. Izaera ekologikoa ere badauka, paperaren joan-etorria murrizten duelako.

Zerbitzuen Zuzentarauaren arabera, leihatila bakarraren kontzeptua erizaintza bezalako lan-jarduera bati buruzko informazio guztia harremanetarako gune bakar batean eskaintzetik harago doa. Hain zuzen, lanbide bat eskuratzeko eta bertan jarduteko izapideak gune bakarretik burutzea du helburu; adibidez, baimen-eskaerak edo erregistroetan izena emateko eskaerak.

Webgune honetan dago eskuragarri: www.ventanillaunicaconsejogeneralenfermeria.org. Erizaintzako Kontseilu Orokorrak garatu du atari hori, Espainiako 52 erizaintza-elkargoekin lankidetzan, eskatutako baldintzak eta betebeharrak betetzeko helburuarekin:
A. 44/2003 Legea, lanbide sanitarioen antolamenduari buruzkoa.
B. 2/1974 Legea, lanbide-elkargoei buruzkoa, indarrean dagoen idazketan.
C. 25/2009 Legea, Omnibus Legea.
D. 28/2009 Legea, sendagaien eta osasun-produktuen bermeei eta erabilera arrazionalari buruzko legea aldatzen duena.
E. 16/2003 Legea, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa, apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuak aldatzen duena.
F. 15/1999 Lege Organikoa, datu pertsonalak babesteari buruzkoa.
G. 5/2012 Legea, uztailaren 6koa, auzi zibil eta merkataritzakoetako bitartekaritzari buruzkoa.
H. Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko Lege-proiektua.
I. 2/2010 Ebazpena, Erizaintzako Kontseilu Orokorrarena, Erizainen Erregistro Nazionala titulartasun publikoko fitxategi gisa sortzen duena (2011ko azaroaren 24ko BOE, 283. zk.).












Cookien politika

Webgune honek cookie teknikoak eta publizitarioak erabiltzen ditu, bai bereak eta baita hirugarrenenak ere, konexio eta / edo gailuko datuak prozesatzen dituztenak, baita arakatze ohiturak arakatzea errazteko eta publizitatea pertsonalizatzeko ere. Gogoan izan, baztertzen badituzu, ezin izango dituzula webgunearen funtzionalitate guztiak erabili.

Eremu Pribatua

Cookien politika

Webgune honek cookie teknikoak eta publizitarioak erabiltzen ditu, bai bereak eta baita hirugarrenenak ere, konexio eta / edo gailuko datuak prozesatzen dituztenak, baita arakatze ohiturak arakatzea errazteko eta publizitatea pertsonalizatzeko ere. Gogoan izan, baztertzen badituzu, ezin izango dituzula webgunearen funtzionalitate guztiak erabili.