Konfidentzialtasuna eta segurtasuna funtsezko balioak dira GIPUZKOAKO ERIAINTZA ELKARGO OFIZIALARENTZAT eta beraz, konpromisoa hartzen dugu erabiltzailearen pribatutasuna une oro bermatzeko eta beharrezkoa ez den informaziorik ez jasotzeko. Jarraian, biltzen ditugun datu pertsonalei buruzko beharrezko informazio guztia eskainiko dizugu, gure Pribatutasun-politikan xedatutakoaren arabera, eta honako alderdiak azalduko dizkizugu:

  • Nor den zure datuen tratamenduaren arduraduna.
  • Zer helburutarako biltzen ditugun eskatutako datuak.
  • Zein den zure datuak erabiltzeko legitimazioa.
  • Noiz arte gordeko ditugun zure datuak.
  • Nori jakinaraziko zaizkion zure datuak.
  • Zeintzuk diren zure eskubideak.
1. Arduraduna

GIPUZKOAKO ERIZAINTZA ELKARGO OFIZIALA (Q2066003A)

C/ Maestro Santesteban, 2-1

20011 Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

2. Datuen tratamenduen helburuak, legitimazioa eta kontserbazioa, datuak biltzeko moduaren arabera:
  • MEZU ELEKTRONIKOEN BIDALKETA.

    Helburua: zure informazio-eskaerei, zalantzei edo bestelako eskaerei erantzutea. Zure curriculuma jasotzen badugu, gure datu-baseetan gorde ahal izango ditugu zure datu pertsonalak eta curriculumekoak, orain edo etorkizunean egin ditzakegun hautaketa-prozesuetan parte hartzeko.

    Legitimazioa: erabiltzaileak emandako baimena, helbide elektronikoaren bidez informazioa eskatzen digunean edo gure hautaketa-prozesuetan parte hartzeko bere datuak eta CVa bidaltzen dizkigunean.

    Kontserbazioa: zure eskaerari posta elektronikoz erantzun arte, betiere, tratamendu berririk sortzen ez bada. Zure CVa jasotzen badugu, urtebetez gorde ahal izango ditugu zure datuak, gehienez, etorkizuneko hautaketa-prozesuetarako.
  • ALTA LANBIDE-ERREGISTROAN.

    Helburua: zure alta kudeatzea eta izapidetzea lanbide-erregistroan, eta interesatzen zaizkizun komunikazioak, prestakuntza-eskaintzak eta zerbitzuak bidaltzea, bitarteko elektronikoen bidez ere, hala onartzen baduzu dagokion laukian.

    Legitimazioa: erabiltzaileak emandako baimena, Erregistroan langile gisa izen-emateko eskatzen digunean edo informazio-bidalketa onartzeko laukia markatzen duenean.

    Kontserbazioa: Lanbide-erregistroan langile gisa inskribatuta zauden bitartean eta legeak balizko erantzukizunei erantzuteko ezarritako epeetan. Informazio-bidalketak jasotzeko baimena eman baduzu, zerbitzu horren harpidetza kentzea eskatzen duzun arte.
  • ELKARGOKIDE IZATEKO ESKAERA.

    Helburua: Elkargoaren ahalak betetzea eta elkargokideei zerbitzuak eskaintzea: elkargokideen alta, erregistroa eta kudeaketa egitea, sartzeko baldintzak kontrolatzea, kuotak kudeatzea, diziplina-ahalmena garatzea lanbide- eta elkargo-arloan, lan-kontuen ondorioz elkargokideen artean sortzen diren eztabaidetan esku hartzea, ahal juridiko-publikoak erabiltzearekin lotutako ziurtagiriak eta egiaztapenak ematea, liburutegia kudeatzea eta kontrolatzea, elkargokidearen interesezko komunikazioak eta prestakuntzari edo zerbitzuei buruzko eskaintzak bidaltzea (adierazitako helbide elektronikoaren bitartez ere bai). Elkargokidearen lanbide-datuak elkargoaren direktorio publikoan argitaratzea.

    Legitimazioa: 2/1974 Legea, otsailaren 13koa, Lanbide Elkargoei buruzkoa. Barne-araubidearen erregelamendua eta estatutuak. Elkargokidearen alta eta gure esparruari buruzko merkataritza-informazio interesgarriak igortzeko interes legitimoa. Datuen argitalpena: 25/2009 Legearen 10. artikulua (Omnibus Legea).

    Kontserbazioa: Lanbide-erregistroan inskribatuta zauden bitartean eta legeak balizko erantzukizunei erantzuteko ezarritako epeetan.
  • ERREKLAMAZIOETARAKO INPRIMAKIA.

    Helburua: elkargokideen jardunaren aurka aurkeztutako erreklamazioa, kexa eta salaketa kudeatzea, kontrolatzea, izapidetzea eta ebaztea, baita administrazio- eta jurisdikzio-espedienteak kudeatzea ere.

    Legitimazioa: erabiltzaileak emandako baimena, erreklamazioa gure erreklamazioetarako inprimakiaren bidez bidaltzean. Elkargoan izen-emateko estatutuak.

    Kontserbazioa: Espedientea izapidetzen den bitartean eta, hura bukatutakoan, legeak balizko erantzukizunei erantzuteko ezarritako epeetan.
3. Zure datu pertsonalak guri emateko betebeharra eta daturik ez ematearen ondorioak.

Datu pertsonalak emateko, gutxienez, 14 urte izan behar dituzu edo, hala dagokionean, kontratatzeko gaitasun juridiko nahikoa izan behar duzu.

Eskatutako datu pertsonalak beharrezkoak dira zure eskaerak kudeatzeko eta/edo kontratatu dituzun zerbitzuak eskaintzeko; beraz, datu horiek ematen ez badizkiguzu, ezin izango dizugu behar bezala erantzun, ezta eskatutako zerbitzua eman ere.

4. Zure datuen hartzaileak

Zure datuak konfidentzialak dira, eta ez zaizkie hirugarrenei lagako, legeak hala ezartzen ez badu

Elkargoko kide izateko eskabidean: Eremuaren Kontseilu Orokorra (2/1974 Legea, otsailaren 13koa, Lanbide Elkargoei buruzkoa). Elkargokideak identifikatu behar dituzten erakundeak eta beste lege-lagapen batzuk. Zure datu profesionalak eta elkargokide-zenbakia elkargoaren langileen direktorioan argitaratuko dira publikoki. Hala badagokio, aseguru-polizak kudeatzeko eta izapidetzeko aseguru-etxeak edo artekaritzak.

Webguneko inprimakiaren bidez erreklamazio bat aurkezten duzunean, zure datuak espediente deontologikoa izapidetzeko beharrezkoak diren erakunde publiko eta/edo pribatuei laga ahal izango zaizkie, baita legez aurreikusitakoei ere.

5. Zure datu pertsonalen gaineko eskubideak

Edonork datuak tratatzeko baimena atzera bota dezake edozein unetan. Baimen hori atzera botatzeak ez du inolako eraginik izango harpidetza-kontratuaren edo aldez aurretik sortutako harremanen gauzapenean.

Era berean, honako eskubide hauek baliatu ahal izango ditu erabiltzaileak:

  • Datu pertsonaletan sartzeko edo zuzenak ez diren datuak aldatzeko eskatzea.
  • Datuak ezabatzeko eskatzea, besteak beste, datuak dagoeneko jaso ziren helburuetarako beharrezkoak ez direnean.
  • Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzeko eskatzea.
  • Datuen tratamenduari aurka egiteko eskatzea, erabiltzailearen egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik.
  • Datuen eramangarritasuna eskatzea araudian aurreikusitako kasuetan.
  • Araudi aplikagarrietan aitortutako beste eskubide batzuk.

Non eta nola eskatu zure eskubideak: Arduradunari idazki bat bidali behar diozu (A atalean adierazitako posta-helbidera edo helbide elektronikora), “Datu Pertsonalak” erreferentzia adierazita eta zer eskubide eta zer datu pertsonalen inguruan gauzatu nahi den zehaztuta.

Enpresarekin ados jartzen ez bazara datu pertsonalen tratamenduaren inguruan, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Agintaritzaren aurrean (www.agpd.es).

6. Zure datu pertsonalen segurtasuna

Zure datu pertsonalen segurtasuna zaintzearren, jakinarazten dizugu eman dizkiguzun datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri guztiak hartu ditugula maila tekniko eta antolakuntzakoan, zure datuak baimenik gabe aldatu, galdu, atzitu edo tratatu ditzaten saihesteko.

7. Zure datuen eguneraketa

Zure datu pertsonalak eguneratuta egon daitezen, garrantzitsua da zuk haietan gertatutako edozein aldaketaren berri ematea; bestela, ez dugu datu horien egiazkotasun faltaren gaineko erantzukizunik hartuko.

Gure webguneko esteken bidez hirugarrenei datu pertsonalak ematen badizkiezu, ez dugu datu horien inguruko pribatutasun politikaren ardurarik hartuko gure gain.

Pribatutasun-politika hau aldatu egin daiteke gure webgunean egindako aldaketetara egokitzeko, baita datu pertsonalen inguruko legediaren edo jurisprudentziaren aldaketekin bat egiteko ere; hortaz, webgune honen bidez zure datuak ematen dizkiguzun bakoitzean politika hau irakurtzeko eskatuko dizugu.

Eremu Pribatua

Cookien politika

Webgune honek cookie teknikoak eta publizitarioak erabiltzen ditu, bai bereak eta baita hirugarrenenak ere, konexio eta / edo gailuko datuak prozesatzen dituztenak, baita arakatze ohiturak arakatzea errazteko eta publizitatea pertsonalizatzeko ere. Gogoan izan, baztertzen badituzu, ezin izango dituzula webgunearen funtzionalitate guztiak erabili.