Erizainei eta oro har, herritarrei:
Ataria erizaintza elkargoei buruzko informazioa lortu edo izapideak egin nahi dituzten erizainei edo herritarrei zuzenduta dago; zehazki, Erizaintza Elkargoaren funtzionamenduari buruzko informazioa eskuratu nahi duten herritarrei (Elkargoaren memoria, kode deontologikoa edo Elkargo Batzordearen deialdiak kontsultatzeko, adibidez) edo elkargo batean alta egin edo erreklamazio bat jarri nahi dutenei.
Halaber, elkargo edo elkargokide baten aurkako erreklamazioa edo kexa aurkeztu nahi duten elkargokideei edo pazienteei zuzenduta dago.